Gipuzkoako Sega Txapelketako finala jokatuko da igandean Aian

Aiora Larrañaga Solabarrieta 2014ko uztailaren 7a

Gipuzkoako Sega Txapelketako finala jokatuko dute igandean Aian. (Egilea: Nerea Uranga) Datorren igandean, uztailaren 13an, Gipuzkoako segalaririk onenak bilduko dira Aian. Izan ere, igandean 12:00etatik aurrera Gipuzkoako Sega Txapelketako finala jokatuko dute hilerri azpiko zelaian eta segalari bakoitzak ordu beteko lana bete beharko du. Antolatzaileek jakinarazi dute Igor Esnaola legorretarrak, Iñigo Mercader hernaniarrak, Jon Kanflanka leitzarrak eta Juanjoxe Lizaso asteasuarrak parte hartuko dutela lehian.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide