Pertsonen eraginkortasuna areagotzeko gaitasunak landuko dituen ikastaroa antolatu da

Zarauzko Hitza 2014ko uztailaren 7a

Ikastaroa Urola Kostako Udal Elkarteak antolatu du, eta eskualdeko enpresetako langileei eta langabeei dago zuzenduta. Gipuzkoako Foru Aldundiaren diru laguntzarekin dago antolatuta, eta bi atal izango ditu: lehenengoa prestakuntza teorikoa izango da (60 orduko iraupenarekin) eta bigarrengoa, berriz, banakako tutoretzak dira (6 orduko iraupenarekin). Antolatzaileen esanetan, ikastaroaren helburua "ezagupen teorikoak praktikan jartzea eta parte-hartzaileentzat onuragarria izatea da". Hauek izango dira ikastaroan landuko diren gaiak: autokonfiantza eta aldaketen kudeaketa, estresari aurre egitea, denboraren administrazioa, komunikazioa, bilera eta aurkezpen eraginkorrak, eta negoziazio teknikak. Ikastaroak irailaren 17tik abenduaren 5era arte iraungo du, eta astelehenetan eta azteazkenetan izango da, 09:30etik 13:30era Zarauzko Udal Elkartearen egoitzan (Urdaneta bidea 6, Zarautz). Izena emateko epea gaurtik uztailaren 18ra arte dago irekita eta Elkartearen webgunean dagoen eskaera orria bete  behar da. Gero, paper hori Elkartearen egoitzan aurkeztu edo mezu elektroniko bitartez bidali daiteke: lanpoltsa@urolakosta.org helbidera. Antolatzaileek adierazi dutenez, tokia mugatua da, eta izena ematen dutenen artean hautaketa prozezu bat egingo da. Informazio gehiago eskuratzeko 943-890808 telefono zenbakira deitu daiteke.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide