Txapeldun eta azpitxapeldunak, atzo Izarraitzen. O. PRAT
Azpeitiko XV. Erremonte txapelketako finala jokatu zen atzo, igandea, Azpeitiko Izarraitz pilotalekuan eta Azpeitia A taldea suertatu da Azpeitiko XV. Erremonte Txapelketako txapelduna. Afizionatu mailako partidan urdinak gailendu ziren, Urrestilla taldeko Goikoetxea eta Zaldua, Azpeitia A-ko Ansa eta Martiarenari 33-40 irabazita. Profesionaletan, aldiz, gorriak, Azpeitia A-ko Otaegi eta Ion izan ziren garaile, Urrestillako Etxeberria IV eta Aizpuru III.ari, markagailua 23-40an utzita. Partida bana irabazi arren, puntuazioz Azpeitia A taldeak irabazi zuen txapelketa.