Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Zumaiako Udalak ostegunerako (uztailak 10) bilera irekia deitu du, 19:00etan, Alondegian Oxford aretoan. Bilera, txakurrentzako aisialdiko eremuak izendatzearen gainean izango da.
Zumaiako Udaleko joan den maiatzaren 29ko plenoan animaliak eduki eta babesteko udal agintaraua onartu zuen. Agintaraua osatzeko orduan, txakurren aisiadirako guneak izendatzeko eskatzen zen. Beraz, osteguneko bilera gai hori lantzeko izango da.