Azpeitiko saninazioetarako hainbat lan eskaintza egin du udalak

Urola Kostako Hitza 2014ko uztailaren 4a

Azpeitiko saninazioetan hainbat eginkizunetarako (aparkalekuak zaindu, zezen plaza...) lan eskaintza egin du Azpeitiko Udalak. Interesa dutenek uztailaren 7tik 15era bitartean izena eman behar dute Azpeitiko udaletxean. Bertan, eskaera orria bete beharko dute, eta nortasun agiriaren kopia bat eta langabezian daudenen kasuan ziurtagiria eman beharko dituzte. Langileak aukeratzeko orduan, euskaraz jakitea, langabezian egotea eta lan hoietan esperientzia izatea hartuko dituzte kontutan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide