Orioko EAJtik jakinarazi dute Jose Angel Zaldua Iparragirre izango dela EAJren alkategaia datorren urteko udal hauteskundeetan. "Alderdikideen babes handia jaso du bere hautagaitzak eta espero dugu datorren urteko hauteskundeetan, oriotarrek berriro ere beren konfiantza ematea EAJ udal taldeari, azken hauteskundeetan eman diguten bezala".
Zaldua Orion jaio zen 1959an, eta Zuzenbidean Lizentziatua da. 2006tik EAJko kidea da eta egun abokatua izateaz gain, Euskadiko Ehiza Federakuntzaren Lehendakari ordea da.