Euskara maila hobetzeko errefortzu eskolak hartuko dituzte hainbat haurrek

Urola Kostako Hitza 2014ko uztailaren 4a

14 ikasle oriotarrek euskara errefortzu eskolak jasoko dituzte. (Egilea: Orioko Udala) Oriotarren artean euskararen ezagutza zabaltzea eta erabilera bultzatzea du helburu Orioko Udalak eta ildo horretan Udaleko Euskara batzordeak errefortzu eskolak jarri ditu ikasle etorriberrien euskara maila hobetzeko. Astelehenetan, asteazkenetan eta ostiraletan ordu beteko euskara klasea jasoko dute 14 gaztetxok. Udaletik jakinarazi dute bi eskoletako haurrak parte hartzen ari direla programan  eta adinaren eta euskara-mailaren arabera bi taldetan banatuta daudela. Euskara klaseak Ikastolako gela batean hartzen dituzte Onintza Manterola irakaslearen eskutik.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide