Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Euskara talde berri bat eratu da Azpeitian, Natul Euskara Taldea hain zuzen eta abian dute jada euren lehen ekimena: abizenak euskaratzeko programa. Asteartean eta ostegunean egongo da horretarako aukera, izan ere "herritarrei administrazioko izapideak errezteko asmoz", mahaia jarriko dute Azpeitiko igerilekuaren aurrean arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara. Euria eginez gero, taldeak plazako arkupeetan jarriko du gunea. Izena edo abizena euskaratu nahi duten herritarrek Familia Liburua eta Nortasun Agiria eraman beharko dute. Prozesuaren amaieran eskaera egin duten guztiek epaitegira joan beharko dute sinatzera.
Natul Azpeitiko euskara taldearen esanetan, "elkartea euskararen normalizazioan aurrera egiteko jaio da. Deituren inguruan, besteak beste, herritarrei lanak samurtzea da" taldearen helburua. Euskaraz hitz egiten bada ere, "kontzientzia ahula eta inguruan hutsune asko" daudela aitortu dute elkartetik.
Informazio gehiago jasotzeko posta elektroniko honetara idatzi daiteke: natul.euskeraz@gmail.com.