Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Asteburu honetan irekiko dute Asti kirolguneko kantina eta Euskal Jaia arte mantenduko dute zabalduta, goizeko 10:00etatik gauerdira bitartean. Denboraldi horretan Zarauzko Eskubaloi Elkartea arduratuko da kantina bera kudeatzeaz eta baita inguruak zaintzeaz ere. Besteak beste, inguruko aisigunea, parrillak eta bertako instalazioak egoera onean mantendu beharko dituzte. Kantinatik lortutako irabaziak elkartearentzat izango dira.