Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Igande honetan Azpeitiko XV. Erremonte txapelketako finala jokatuko da. Orain arteko partidak bezala, Izarraitz frontoian jokatuko da txapelketako azken partida ere, 18:00etatik aurrera.
Aurten lehen aldiz, taldekako txapelketa izan da, Azpeitia A, B eta C eta Urrestilla taldeetan antolatu dira erremontistak. Hala, partidetan puntuak batzen joan dira eta finala puntu gehien lortu dituzten bi taldeen artean jokatuko dute: Azpeitia A eta Urrestilla taldeek, hain zuzen.
Afizionatuen partida jokatuko dute, beraz, Ansa eta Martiarenak, Goikoetxea eta Zalduaren kontra. Eta ondoren profesionalen partida jokatuko dute, Otaegi eta Ionek, Etxeberria IV.a eta Aizpuru III.aren aurka.
Sailkapen partidetan egin bezala, afaria zozketatuko dute finalean ere. Sarrerako txartelean datozen zenbakiak erabiliko dituzte horretarako. Urrestillako Auntxa Erretegian afari bikoitza zozketatuko dute.