Talde zumaiarra 2013ko DonostiCup-en (Argazkia: Maria eta Jose Ikastetxea)
Donosti Cup Futbol Txapelketa uztailaren 6tik 12ra ospatuko da 23. urtez. Nahiz eta partidak Donosti inguruan antolatzen diren, Zestoan eta Orion ere jokatuko dira lehen eta bigarren faseetako hainbat partida.
Lehenengo faseetako partidak uztailaren 7an, 8an eta 9an jokatuko dira bi herrietan goiz eta arratsaldez.
Bigarren faseetako partidak bi egunetan jokatuko dira: uztailaren 10ean partidak goizez eta arratsaldez jokatuko dira bai Zestoan eta bai Orion, uztailaren 11an aldiz, arratsaldeko 20:00etan Orion jokatuko da partida bakarra.
Eskualdeko lau taldek hartuko dute parte txapelketan, kategoria ezberdinetan: Zarautz KE, Orioko Futbol Taldea, Orioko Herri Eskola eta Zumaiako FT.
Informazio xehea
http://www.donosticup.com webgunean.