Helduak lehiatuko dira Zarautzeko Txaparrotan eskubaloi festan asteburu honetan

Urola Kostako Hitza 2014ko uztailaren 4a

Aurreko astebukaeran hasi zuten XI. Txaparrotan hondartzako eskubaloiaren festa, gaztetxoek. Bihar eta etzi, berriz, helduak  lehiatuko dira. 99 taldek jokatuko dute aurten, iaz baino 23 gehiagok; gizonezkoen 52 taldek, emakumezkoen 32 taldek, eta emakumez eta gizonez osatutakoen 15 taldek. Orotara, 738 lagunek. Bihar 11:00etatik 21:00etara jokatuko dituzte partidak, sei eremutan. Igandean, berriz,  10:00etatik 19:00etara izango dira saioak, lau gunetan. Azken egun horretan 14:00etan hasiko dira final zortzirenak jokatzen, 16:00etan finalaurdenak, finalerdiak 17:15ean, eta 18:30etik aurrera, finalak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide