Dagoeneko eman daiteke izena Zarauzko Vista Alegreko II. Futbito Txapelketan

Urola Kostako Hitza 2014ko uztailaren 3a

Bigarren urtez jarraian, Vista Alegreko II. Futbito Txapelketa antolatu dute hilaren 26-27 bitarterako. Parte hartu nahi dutenek 18 urtetik gora izan beharko dituzte. Talde bakoitzak  jarri beharko du bere arbitroa eta horiek gutxienez 7 partaidez eta gehienez 10 lagunez egon beharko dute osatuta. Dagoeneko eman daiteke izena; horretarako Vista Alegreko Auzo Elkartera deitu beharko da, 943-890021 telefono zenbakira, 11:00etatik 21:00etara. Uztailaren 13a izango da izena emateko azken eguna. Talde bakoitzak 100 euro ordaindu beharko ditu, eta izena ematekoan bildutako dirua bere osotasunean banatuko dute saritan: lehen sailkatuari %40a emango diote, bigarrenari %30a, hirugarrengoari %20a eta laugarrenari %10a. Jokalari guztiei elastikoak emango dizkiete opari.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide