Udako jaien egitarau luzearekin jarraituz, datorren astebukaeran Zarauzko Vista Alegreko jaiak ospatuko dituzte. Urtero legez, adin guztietako herritarrei zuzendutako ekitaldiak izango dira herriko goiko auzoan. Ostiralean botako dute festei hasiera emateko txupinazoa, eta ordutik igandera ez da aspertzeko betarik izango Vista Alegren. Hona hemen egitaraua:
Uztailaren 12a, ostirala
- 18:00. Txupinazoa botako dute txistulari eta buruhandiekin.
- Jarraian. Dardo lehiaketa.
- 20:30. Sardina jana egingo da Musikarien Plazan.
- 22:30. Kontzertua izango da Erromeria taldearen eskutik.
Uztailaren 13a, larunbata
- 10:30-12:00. Haurrentzat eskulanak eta marrazkiak egiteko tailerra izango da.
- 12:00-14:00. Saski eta Penalti Lehiaketa egingo dute. Horretaz gain, 2 eta 6 urte bitarteko (biak barne) haurrentzat Motor eta Patinete Lehiaketa.
- 14:30. Bertso bazkaria eta auzoko erretiratuen bazkaria egingo dituzte.
Uztailaren 14a, igandea
- 12:00. Auzoko haurren ikuskizuna izango da.
- 13:00. Txistorra jana eta Poteo Elegantea egingo dute.
- 16:00. Smayliren eskutik haurrentzako entretenigarriak
- 18:00. Toka txapelketa jokatuko dute.
- Ondoren. Haurrentzat txokolatada egingo dute.
- 18:00. Zezen txikiak eta poniak izango dira.
- 19:00. DJ Chinba Reproductions haurrentzat musika saio berezia egingo dute.
- 20:30. Patata tortilla lehiaketa egingo dute.
- Ondoren. DJ Chinba Reproductions-en emanaldia izango da.
- 02:00. Baratxuri zopa banatuko da.