Adur Letamendia surflari zarauztarrak olatu handien zirkuituko lehen proba jokatuko du gaur

Urola Kostako Hitza 2014ko uzt. 3a, 11:59

sasoian.info Adur Letamendia surflari zarauztarra Pico Alton (Peru) lehiatuko da gaur, 2014 ASP Big Wave World Tour lehen proban. Top 12aren parte izango da Letamendia, lesionatuta dagoen Alex Grayren ordez. Bere parte hartzea 14:00etan izango da (hemengo ordutegian), eta ASP elkartearen webgunean jarraitu ahal izango da zuzenean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide