Azpeitian atzo izan zen fracking-aren kontrako bizikleta martxa (Nerea Uranga/Hitza)
Bihar, ostirala,Fracking ez bizikleta martxa iritsiko da Zumaiara, eta fracking-aren kontrako plataformako Mikel Oterok hitzaldia emango du, 19:00etan, Algorri interpretazio zentroan. Bizikleta martxakoak 18:00ak aldera iritsiko dira Zumaiara eta herrian itzuli bat emango dute.
Azpeitia, Zestoa eta Zumaia fracking-ik gabeko udalerriak dira, udal bakoitzeko plenoak hala erabakita. Zestoako eta Zumaiako udaletxeetan frackingaren kontrako sinadurak ere biltzen ari dira. Zumaian esaterako, irailaren 14a bitartean sinatu daiteke.