Esti Alvarez zarauztarrak Europako Sofbol Txapelketan hartuko du parte

Urola Kostako Hitza 2014ko uztailaren 3a

Esti Alvarez

Jubenil mailako Europako Sofbol Txapelketa jokatuko du Esti Alvarez zarauztarrak, Espainiako selekzioarekin. "Mezu elektroniko baten bitartez esan zidaten Europako Txapelketa jokatuko nuela. Ez nuen espero". Txapelketa jokatzeko gogoa eta sobfolean jarraitzeko asmoa duela aitortu dio Alvarezek HITZAri.

Txapelketa uztailaren 21etik 27ra jokatuko dute Rosmalenen, Herbeheretan. Gazteak Donostiako Atletico San Sebastian sofbol taldean jokatzen du egun, eta aurten Zarauzko emakume kirolari onenaren oroigarria jaso du, azken denboraldiko lorpenengatik. Besteak beste, iaz Espainiako Txapelketa irabazi zuen eta Euskal Beisbol eta Sofbol Federazioak kadeteetan jokalari onena izendatu zuen.

10 urterekin hasita Duela 7 urte hasi zen sofbolean jokatzen, 10 urte zituela. Zarauzko eta Orioko sofbol taldeetan hasi zen kirol honetako ibilbidea. Gero, Atletico San Sebastian taldean sartu zen duela lau urte.

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide