Zarauzko Sanz Enean eskuragarri dago Freskagarriak 2014 gida

Urola Kostako Hitza 2014ko uztailaren 3a

Dagoeneko kalean da Freskagarriak 2014, haur, gazte eta helduentzako liburu, disko eta film proposamenak biltzen dituen gida. Azken urtean argitaratu diren lanen artean 100 aukeratu dituzte hainbat udalerritako liburutegitako arduradunek, 50 euskaraz eta 50 gaztelaniaz, eta adin tarteka sailkatu dituzte.  Zarauzko Sanz Enea liburutegian dago eskuragarri katalogoa eta bertsio digitalean ere lortu daiteke, kulturazarautz.org webgunean sartuta. Horrez gain, Sanz Eneatik gogoratu dute udako ordutegia jarri dutela jada. Hala, helduen liburutegia 09:00-14:00 eta 17:30-20:00 bitartean izango da zabalik astelehenetik ostiralera, eta 10:00etatik 13:00etara larunbatetan. Haurren liburutegia eta fonoteka, berriz, 10:00etatik 14:00etara zabalduko dituzte astelehenetik ostiralera.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide