Uztailaren 15ean Aho Bizarrik Gabe saio berria hartuko du Sanagustin kulturguneak. Uda aurreko azken saioan Edurne Brouard izango da oholtzan Alex Silvaren galderei edo gaiei erantzuten. Herritarrek ere badute dagoeneko euren galderak bidaltzeko aukera, ahobizarrikgabe@gmail.com helbidera idatzita.
Duela urtebete pasa hasi zen Aho Bizarrik Gabe solasaldi zikloa, Azpeitiko Kultur Mahaia, Sanagustin kulturgunea, Uztarria Komunikazio Taldea, Erlo Telebista eta Urola Kostako Hitzaren ekimenez. Zazpi izan dira orain arte solasean aritu diren gonbidatuak: Martxelo Otamendi, Joan Jose Ibarretxe, Benito Lertxundi, Maddalen Iriarte, Jose Maria Setien, Amets Arzallus, Jesus Egiguren eta Jon Sarasua.