Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Atzo ireki zuten Getarian Correos-en bulego berria Aldamar Parkea 2 zenbakian, autobus geltokiaren alboan. Astelehenetik ostiralera 11:00etatik 14:00etara eta larunbatetan 9:30etik 11:30era izango da zabalik bulegoa eta ohiko zerbitzuez gain, zerbitzu gehigarriak eskainiko dituztela jakinarazi dute. Besteak beste, igorpenen ordainketa, Western Union bidezko ordainketak eta diru jasopenak, birkargak, eta ordainagirien ordainketak. Beraz, aurrerantzean herritarrek ez dute Zarautza eta Zumaira joan beharko izapide horiek egitera.