Parrokian lapurreta egiten saiatu dira Getarian

Urola Kostako Hitza 2014ko uztailaren 2a

Atzo goizaldean bi lagun atxilotu zituen Ertzaintzak Getarian Salbatore Deunaren parrokian lapurreta egiten saiatzegatik. Ertzaintzatik jakinarazi dutenez, ordubata inguruan bizilagun batek zarata handia entzun zuen eta bi gizon elizara sartzen eta atea ixten ikusi zituen. Agenteak ingurura bertaratu zirenean ateko kisketak behartuta zeudela atzeman zuten eta behin barrura sartutakoan bi lagun aitorleku batean ezkutatuta aurkitu zituzten. Atxilotuen ibilgailuaren barruan gainera, zizel bat eta metalezko lamina bat topatu zituzten eta agenteek konfiskatu egin zituzten epailearen esku uzteko; tresna horiek atea behartzeko erabiliko zituztela uste dute agenteek.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide