Jantoki beganoa izango da bihar Zarauzko Putzuzulon

Urola Kostako Hitza 2014ko uztailaren 2a

Hileko lehen ostegunero bezala, jantoki begano bilakatuko da Zarauzko Putzuzulo bihar.  Tito, P. Bong, Disjony eta Erik sukaldariek  prestatutako bi  plater eta postrea dastatu ahalko dituzte bertaratzen direnek. Baratza ekologikoetan ekoitzitako osagaiekin prestatuko dituzte platerak, eta “giza animaliak edota horien eratorriak ere ez dira izango protagonistak”. Hori guztia, “poza eta borondate ekonomiko xumearen” truke. Etekinik aterako balute, animalien eskubideen defentsarako erabiliko dela jakinarazi dute. 20:30etik aurrera izango da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide