Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Eusko Jaurlaritzako Merkataritza Bultzatzeko Bulegoko arduradunek gogoraratu dute beharrezkoa dela baimena eskatzea beherapenak ipini ahal izateko. Baimen hori bulegoan bertan, Zarauzko Turismo Bulegoan eska daiteke, 09:30etik 16:00etara, 943- 830990 telefono zenbakira deituta nahiz gatc@zarautz.org helbidera idatzita. Edozein zalantza izanez gero, merkatariek bide horietatik argitu ditzakete. Bulego horrek zarauztarrei, zumaiarrei, oriotarrei eta getariarrei ematen die zerbitzua.