Hamar urte egin ditu Realean Maite Lizaso futbolari zarauztarrak, baina datorren denboralditik aurrera Athleticeko elastiko zuri-gorria defendatuko du. Atzotik jada bizkaiko taldeko jokalaria da Realeko kapitain ohia. Era berean, beste futbolari zarauztar batek ere utzi du Reala: Marina Agouesek. Jokalariak Realari berari bertan ez duela jarraituko jakinarazi dio, eta ondorioz kluba utziko duela.