Iraurgi Saskibaloi Elkarteak teknifikaziorako deialdia egin du

Urola Kostako Hitza 2014ko uztailaren 2a

Iraurgi Saskibaloi Elkarteak datorren denboraldiko saskibaloiko teknifikazio eskolan parte hartzeko izena emateko egun eta ordutegiaren berri eman du. Teknifikazio eskolan 2003, 2004, 2005 eta 2006 urteetan jaiotako neska-mutilek hartu dezakete parte. Izena eman nahi dutenek, uztailaren 7tik 10era bitartean egin beharko dute Iraurgi SBren bulegoan (ISB tabernan). 18:00etatik 19:30era artean egongo da bulegoa zabalik.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide