Getarian euskara ikasteko diru laguntza eskaera egin daiteke hilaren 15era arte

Urola Kostako Hitza 2014ko uztailaren 2a

2013-2014 ikasturtean euskara ikasten aritu eta aurre-eskaera egina dutenek, diru laguntza jasotzeko dokumentazioa aurkeztu behar dute uztailaren 15a baino lehen udaletxean. NAN fotokopia, ikasle-agiriaren edo langabe-txartelaren kopia, matrikularen ordainagiria eta asistentziaren egiaztagiria (ikastaroa eman edo antolatu duen erakundeak egina) aurkeztu behar dira.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide