Jaietarako proposamenak jaso nahi dituzte Getarian

Urola Kostako Hitza 2014ko uztailaren 2a

Gaur 20:00etatik aurrera Getariako Alondegian festak prestatzeko batzar irekia antolatu du Getariako Udalak. Salbatore jaiak gainean dira, eta udalak herritarren proposamenak jaso nahi ditu egitaraua osatzeko. Horretaz gain, Zorolinpiadak egiteko jokoen proposamenak ere jaso nahi dituzte. Haur, gazte eta helduak animatu nahi dituzte iritzia ematera gaur iluntzean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide