Euskalduntze ikastaroak jaso dituztenak lagunduko ditu Zarauzko Udalak

Urola Kostako Hitza 2014ko uztailaren 2a

Zarauzko Udalak 2013-2014 ikasturtean euskalduntze eta alfabetatze ikastaroak jaso dituzten helduei  diru-laguntzak emango dizkie. Egun herritarren %70a da elebiduna. Kopuru hori areagotzea da erakundearen helburua, eta horretarako emango ditu laguntzak.  Horrez gain, UEUko Udako  Ikastaroak egin dituzten ei ere matrikula gastuekin lagunduko die. Horiek eskatzeko bi baldintza bete beharko dituzte interesdunek: batetik, ikastaroak iraun duen bitartean Zarautze n erroldatuta egon behar dute, eta bestetik,  eskainitako orduen %80 hartu  gutxienez. Eskari orriak Zarauzko Udaleko Erregistro Nagusian (Kale Nagusia, 29) aurkeztu beharko  dira. Ikastaroa uztaila baino lehen amaitu dutenek hilaren 18ra arte aurkez ditzakete eskaerak, eta     uztailetik irailera bitartean egin dutenek irailaren 25etik urriaren 10ra bitartean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide