Ostegunean emango dio amaiera ikasturteari Kafe Torerok. Horretarako emanaldi berezia antolatu dute: Olidenen Banda taldearen kontzertua. Kafe Toreroren bidelaguna izan da zortzikotea hasieratik eta formatu askotan hartu dute parte egitarauan: binakako formatuan—Iñaki Oliden eta Igor Gartzia, 2005ean, aurreneko emanaldia eman zutenean—; talde handiagoan, Oliden's Band izenarekin; beste talde batzuekin elkarlanean (Jexuxmai Lopetegi eta Antxon Sarasua); eta baita bakarka ere, Iñaki Oliden berak eskusoinuarekin emandako kontzertu batean.
Besteak beste, umorea, mota askotako musika jotzea eta, batez ere, musikarako zaletasun eta talentu izugarria dira antolatzaileen arabera taldearen ezaugarri nagusiak. "Denak ere eskarmentu handiko musikariak dira, eta jotzeko garaian beti transmititu izan dute erraz jotzearen eta gozatzearen sentsazioa. Seguru, oraingoan ere ez dutela horretan kalerik egingo".
Emanaldia doan izango da, ohi bezala, Zarauzko Euskalduna tabernan, 21:30ean.
Informazio gehiago eskuratzeko,
Kafe Toreroren webgunea bisita daiteke.