Uztailari dagokion ohiko batzarra egingo dute gaur, asteartea, Azpeitian

Urola Kostako Hitza 2014ko uztailaren 1a

Gaur, 19:30etik aurrera egingo da uztailari dagokion hileroko ohiko batzarra Azpeitiko Udalean. Hamalau puntuko gai-zerrenda dute gaurkoan: 1.- Azpeitiko Udalaren eta Arrite S.L.-ren arteko hitzarmena, Erdikale 17-19an itundutako prezioan etxebizitza libreak eraikitzeko. 2.- Erdikale 17-19ko sustapenean itundutako preziodun etxebizitza libreak jabetzan zozkatzeko baldintzak eta deialdia onartzea. 3.- Urrestillako haurreskolako instalazioen erabilpena luzatzeko Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailari lagapen eskaera egiteko akordioa. 4.- Landu Promozioak S.L.-k Izarra eremuan egin beharreko lagapena: Loiolabide etorbidea 65 eta 67 erakinean dagoen 505,50 metro karratuko lokala. 5.- Eskalada kirola sustatzeko Azpeitiko Udalaren eta Sokaitz Kirol Klubaren arteko hitzarmena onartzea, bai eta kirol-klubaren erabilera arautegia ere. 6.- Azpeitiko baratze ekologikoen udal-arautegiari Behin betiko onarpena ematea. 7.- Azpeitiko Udalaren eta Ekogunea Kutxa Gizarte Ekintzaren arteko lankidetza hitzarmena onartzea. 8.- Azpeitian Elkar-Ekin Aldaketa Herritik elkarteak egindako eskaerari erantzunez Soreasu eremuko lokalaren lagapena denbora batez 'Elkargunearen proiektua' bultzatzeko. 9.- Hezkuntza ez arautuaren arloan, neska-mutil gazteei formazio-ekintzak gauzatzeko diru-laguntza emateko oinarri arautzaileak eta 2014 urterako deialdia. 10.- Anorexia eta Bulimiaren aurka lan egiten duen Acabe Gipuzkoa elkarteak Onura Publikoko Aitorpena izatearen aldeko adierazpena. 11.- SOS Arrazakeria erakundeak proposatuta otsailaren 6an Ceutara iritsi nahian hil ziren 15 pertsonen heriotza deitoratzeko adierazpen instituzionala onartzea. 12.- Oroimen historikoa: 1936. urteko udal-gobernua oroitzeko plaka. 13.- Azpeitiko udaleko ELAko atal sindikalak eskatuta, udaltzain-goaren aurre-jubilazioaren inguruko mozioa onartzea. 14.- Alkatetzak 2013ko urriaren, azaroaren eta abenduan onartu zituen ebazpenen berri ematea.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide