Ibrahim Seckek eta Baba Gueyek osatzen dute. Aritz Mutiozabal
Zarauzko Arranopola kultur elkarteak udako egitaraua hasiko du aste honetan. Uztaileko eta abuztuko ostegunetan musika emanaldiak eskainiko dituzte Arrano tabernako terrazan, eta "hasiera gogorra" emateko bi saio eskainiko dituzte bihar eta ostegunean. Hilaren 3an Patera Style taldea ariko da "udari ongi etorri afro-beroa emateko." 20:00etan izango da. Hurrengo egunean Bide Lapurrak talde gasteiztarrak country eta folk doinuak eskainiko ditu, 21:00etatik hasita.