Bihar izango da denboraldiko azken pintxo potea Zarautzen

Urola Kostako Hitza 2014ko uztailaren 1a

Udaren etorrerarekin batera bihar eskainiko dute denboraldiko azken pintxo potea. Irailaren 3an ekingo diote berriz ere ostalariek ekimenari. Bitartean, Pintxo Bidea egitasmoa indartu nahi dutela jakinarazi dute. Horrek herriko 19 tabernatan—Sakana, Charly, Garaban, Itxas Lur, Napar Zahar, Txiki Polit, Gau Txori, Itur-Ondo, Arkupe, Iruña, Otamendi, Tivoli, Naparrak, Itxaso, Euskalduna, Salbide, Itzala, Orbela eta Alai— zehar ibilbide bat proposatzen du, eta mapa bat osatu. Plano horretan tabernen kokalekua agertzen da, eta baita lokal horietako «pintxo izarra» zein den ere, euren osagarri zein prezioarekin. Pintxo berezi horiek eskatzerakoan itsaskor bana emango diete tabernariek bezeroei, eta bost biltzean mapa bertan itsatsi eta Turismo Bulegoan utzi beharko da. Hori egiten dutenen artean hainbat sari zozkatuko dituzte, Zarautzen egonaldiak eta afariak, besteak beste.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide