Umeentzako Ibañeta-Orreaga ibilaldia antolatu dute uztailaren 13rako

Zestoako Hitza 2014ko uztailaren 1a

Ibañeta. Hainbat elkarteek antolatu dute ibilaldia: Lagun Onak Mendi Bazkunak, Agiro Mendi Taldeak eta Nabarraldek. Irteera egunpasa izango da. Tartean hiru orduko ibilaldia egingo dute, Ibañetatik abiatuta. Antolatzaileek adierazi dutenez egun horretan jolasak egongo dira eta bertakoek belaunaldiz belaunaldi ikasitako kondairak kontatuko dituzte. Eguraldi txarra eginez gero, Auritzeko frontoian babesteko tokia dagoela azpimarratu dute. Zestoako kiroldegian eman daiteke izena uztailaren 6ra arte eta ibilaldiaren prezioa 8 eurokoa izango da helduentzat; umeek, aldiz 4 euro ordaindu beharko dituzte. Irteera uztailaren 13an izango da Zestoan goizeko 8:15ean. Antolatzaileek esan dutenez: "Bakoitzak bere hamaiketakoa eta bazkaria eraman beharko du".

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide