Aldi baterako beharrak betetzeko administrarien lan-poltsa osatzeko hautaketa prozesua jarri du abian Azpeitiko Udalak. Hautaketan parte hartzeko izen-ematea zabalik da gaurtik uztailaren 15era bitartean eta udaletxeko harreran eta eskariarekin batera aurkeztu beharrezko dokumentazioa honako hau izango da:
-
Nortasun Agiriaren fotokopia
-
Deialdian parte hartzeko eskatutako tituluaren fotokopia konpultsatua
-
Hizkuntz eskakizunaren egiaztagiriaren fotokopia konpultsatua (edo baliokide den tituluarena)
-
Merezimenduen lehiaketarako egiaztagirien fotokopiak
Informazio gehiago edota eskaera orria eta betebeharren zerrenda nahi duten herritarrek, udaletxean bertan edota www.azpeitikoudala.com webgunean aurki dezakete.