San Pedro Jaietan murgildu dira oriotarrak

Urola Kostako Hitza 2014ko ekainaren 29a

Larunbat iluntzean abiatu zituzten San Pedro Jaiak Orion eta zenbait unetan eguraldia lagun izan ez badute ere, jai giroa nagusi da herriko kaleetan. Gaur San Pedro Eguna ospatzeko Orioko plaza jendez bete da eta herritarrek Esperientzia Eskolako taloak eta Satxotako sagardoa dastatzeko aukera izan dute. Gainera, Salatxo abesbatzaren doinuek eta Ixuxu-Euskal Herria Elkarteko gaiteroek alaitu dute giroa.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide