Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Zestoarrek historiaurrera egin dute salto gaur, eta Ekaingo kobetan duela 14.000 urte bizi ziren errealitatea gertuagotik ezagutzeko asmoz, Ekainfest eguna ospatu dute. Egun osoko egitaraua izan dute horretarako, eta goizetik historiaurreko lehiaketa, pottokekin ibilaldiak, Ekainberrira bisita bereziak, tailerrak... egin dituzte. Aurten, berrikuntza gisa, gainera, Historiaurreko Olinpiadak egin dituzte herriko hainbat taldek. Euripean egin behar izan dituzte frogak; sua piztea lortu ez badute ere, Ekaingo harria mugitzen, etxolak egiten edota ehizan aritu dira. Jende ugari elkartu da plazako aterpeetan, eta giro onean aritu dira lehian. Ohi bezala, Suaren etorrera antzeztu dute iluntzean, eta festa gauera arte luzatu da.
Hemen Olinpiadetako irudiak: