sasoian.info
ZKE Halterofiliak antolatzen duen Nazioarteko Zarautz Saria txapelketa garrantzitsua uztailaren 12an izango da, eta hitzordu hori iritsi bitartean, hainbat txapelketa nahiz erakustalditan parte hartzen ari dira pultsulari zarauztarrak. Aurreko asteburuan erakustaldia eskaini zuten Zelai-Ondoko festetan Ximon Lopez, Manu Alfonso, Wilfre de la Cruz eta Jon Mendizabalek, Enrike eta Juan entrenatzaileen gidaritzapean. Gasteizen, era berean, 17 urtez azpiko eta Junior txapelketan Ximon Lopezek eta Imanol Zulaikak zilarreko domina lortu zuten Gipuzkoako selekzioa ordezkatuz.
Larunbat honetan, Burgosera joango da ZKE Halterofilia XXVII. San Pedro Sarian lehiatzera. Bertan ariko dira Jose Luis Albertino, Manu Alfonso, Borja Bravo eta Jon Mendizabal. Datorren astean, uztailaren 5ean, Donibane Lohitzuneko Altxaldi Sarian hartuko dute parte, eta egun bat geroago, uztailaren 6an, Aiako Andatza auzoko Aristerrazu plazan izango dira Zarauzko pultsulariak.