Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Ikastaroa Azpeitiko Emakumeen Txokoan izango da uztailaren 8tik 11era goizeko 10:00etatik 14:00etara. Txokoan bertan eman daiteke izena, aste honetan arratsaldetan eta hurrengo astetik aurrera goizetan.
Ikastaroaren prezioa 16 eurokoa izango da ikasleentzat eta langabetuentzat. Langileak, aldiz, 24 euro oraindu beharko dute.
Antolatzaileek adierazi dutenez, "partaide kopurua mugatua dago eta izen ematearen arabera antolatuko da".
Ikastaroaren egitaraua:
- Uztailak 8, asteartea: eguzkitarako eta aurpegiko krema eta erromero olioa.
- Uztailak 9, azteazkena: ezpainetako baltsamua, bainurako gatz afrodisiakoak eta begiak margotzeko hautsak.
- Uztailak 10, osteguna: sendabelarrak bilatzeko irteera.
- Uztailak 11, ostirala: anti-inflamatorioa eta berbena eta pasmo belarra ukenduak, irteeran bildutako belarrekin.