Zestoan hondakin sistema berria hastearekin bat, ekitaldia

Urola Kostako Hitza 2014ko ekainaren 27a

Astelehenean hondakinak biltzeko sistema komunitarioa hasiko dute Zestoan, eta horren harira ekitaldi bat antolatu du udalak; 19:30ean, udaletxe azpian mokadu bat egingo dute, eta ume eta nerabeentzako material birziklagarri eta berrerabilgarriekin eskulan-tailerrak egingo dituzte. Herritar guztiak gonbidatu dituzte bertara. Horrez gain, etxerako kit-a jasotzeko azken eguna izango da gaur; 09:00etatik 20:00etara egongo dira hezitzaileak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide