Zarautzen lagunarteko estropada eta traineru aurkezpena

Urola Kostako Hitza 2014ko ekainaren 27a

Zarauzko Arraun Elkarteak ekitaldiz betetako asteburua izango du datorren hau. Alde batetik, emakumezkoen Getaria-Zarautz traineruak lehen estropada jokatuko du bihar arratsaldean 17:00etatik aurrera ZAEk antoaltutako Lagunarteko Estropadan. Bestetik, igandean Zarauzko Arraun Elkarteak udan lehian arituko diren gizonezkoen eta emakumezkoen traineruak aurkeztuko ditu 12:30ean, Musika Plazan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide