Orioko bake epaitegiko langileak euskaraz jakingo du

Urola Kostako Hitza 2014ko ekainaren 27a

Orioko bake epaitegian euskaraz 3. hizkuntza eskakizuna duen langilea izatea onartu du Arartekoak. Orain dela hilabete batzuk Orioko eta Usurbilgo alkateek eta Uemako presidenteak bi herrietako bake epaitegietan euskarazko zerbitzua bermatzeko eskaera egin zuten, bi udaletako bake epaitegietan langile berbera dutelako. Eskaria onartu du Arartekoak, eta aldaketa boletin ofizialean argitaratzen denetik aurrera langile berria izango du bake epaitegiak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide