Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Azkoitiko Anaitasuna Futbol Taldearen omenez, Gorrixen Egune ospatuko dute bihar herrian, eta Azkoitiko Tabernarien Elkartearen eskutik, 19:00etatik aurrera, gorriz jantzita daudenei zozketan parte hartzeko txartelak emango dizkiete (trago bakoitzeko bat). Eibar eta Realaren partida ikusteko eta Txaltxa jatetxean bazkaltzeko bina sari zozkatuko dituzte.