Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Azpeitiko XV. Erremonte Txapelketako bigarren partidak bihar jokatuko dituzte, igandean jokatu beharrean. 19:00etan izango dira norgehiagokak, Azpeitiko Izarraitz frontoian, eta Matxin VII.a eta Areizaga Goikoetxea eta Zalduaren aurka arituko dira lehenengo partidan. Bigarren partida, berriz, Matxin VI.ak eta Agirrezabalagak Etxeberria IV.a eta Aizpuru III.aren aurka jokatuko dute. Aste honetan, Mikel Uria jatetxean afaria zozkatuko dute. Hurrengo astean finalak izango dira.