Azpeitian Elizkaleko festak ospatuko dituzte etzira bitartean

Urola Kostako Hitza 2014ko ekainaren 26a

Azpeitiko Elizkalean Gorputz Jaiak ospatuko dituzte datozen egunetan. Aurreko larunbatean Erretz-txapelketa egin bazuten ere, gaur hasiko dira ofizialki jaiak, 18:00etan, txalaparta doinuekin. Ondoren, Juan de Antxieta musika eskolaren kalejira, buruhandiak eta meza egingo dituzte, Soledadeko kaperan. Bihar ere ordu berean errepikatuko dira txalapartariak, kalejira eta buruhandiak, eta 19:00etan gitarra-poteoa egingo dute kalean. 22:30ean, Haritz, Montte eta Saioa trikitilarien kontzertua izango da. Larunbatean jarraituko du festak, eta 12:30ean trikitilariek kalejira egingo dute, eta segidan Itsasi dantza taldekoen txanda izango da. 19:30ean, lagunarteko kalejira egingo dute, eta 20:30ean afaria izango da Baigeran. 23:00etan, erromeria egingo dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide