LGTB Harrotasun eguna ospatuko dute gaur eta larunbatean Azpeitian

Urola Kostako Hitza 2014ko ekainaren 26a

Larunbat honetan ospatuko da LGTB Harrotasun eguna eta horren harira hainbat jarduera antolatu dituzte Azpeitiko Ernaik eta Azpeitiko Bilgune Feministak. Gaur arratsaldean, 17:00etataik 18:30era bitartean informazio gunea eta fotomatoia ipiniko dituzte plazan eta ondoren, 18:30ean, Arrakala dokumentala emango dute Emakume Txokoan. Eguna amaitzeko merienda-tailerra egingo dute.
Larunbatean, berriz, elkarretaratzea egingo da 12:30ean plazan.
 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide