Nafarroa kaleko biribilgunea irekita (Aritz Mutiozabal/Hitza)
Zarautzen amaitu dituzte Nafarroa kaleko biribilgune berriko lanak. Zirkunferentzia osoa irekita gelditu da, eta hondartza aldera ematen duen Lizardi kalea ere zabalik da ibilgailuentzat. Jautarkol kalean, berriz, Gipuzkoa kaletik Nafarroa kalerako norabidea irekitzekoak ziren gaur. Alderantzizko norabidea datorren ostiralean egongo da zabalik, udalak jakinarazi duenez. Udalak gaineratu du martxan dituztela Nafarroa kaleko semaforoak sinkronizatzeko lanak ere. «Autoek semaforo gorrian gehienez ere behin geratu behar izatea da helburua. Biribilgune berrian ere sistema honetako semaforoak jarriko dira, baita Euromar pareko zebrabide berrian ere».