Gora Zarautz! Gora San Pelaio! oihukatuz bota du Ane Aguadok txupinazoa, eta jaiei hasiera eman die. Haurren Agerraldiko Danbor Nagusiak Juan Luis Illarramendi alkatearen eskutik jaso du makila, eta herritarrez, erraldoiez, trikitilariez eta buruhandiez lagunduta egin du udaletxetik Santa Marina ermitarako bidea. Han guztiek elkarrekin abestu dute ereserkia.