EMAS agiria lortu du Zarautzek hondartzako kudeaketan ingurumena zaintzeagatik

Urola Kostako Hitza 2014ko ekainaren 25a

Zarauzko Udalak EMAS Europako Ingurumen Kudeaketa agiria lortu du aurten ere, hondartzako kudeaketan ingurumena  zaintzeagatik. Udalak "ahalegin berezia" egiten du ur eta energia kontsumoak murrizten, hondakinak era egokian kudeatzen, lur azpiko urak eta bioaniztasuna zaintzen. Hori dela eta AENORek berriki egiaztatu du udalak EMAS agiria merezi duela. Kudeaketa horren emaitzak urtero argitaratzen dituzten “Ingurumen Deklarazioan” kontsulta daitezke. Udaleko web orrian edo Zuzarautz web guneko albistean ikus daiteke dokumentua.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide