Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Azkoitia Bai koalizioak herri batzarrera deitu du ostiralerako, «hondakinen bilketan egingo den aldaketaren aurrean zenbaitek sortu duten zalapartaren ondorioz». Besteak beste, aldaketen zergatia azalduko dute, eta herritar guztiak gonbidatu dituzte bertaratzera. 19:00etan izango da saioa, Elkarguneko areto nagusian. Azalpenen ondoren, galderak egiteko aukera egongo da.