Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Udaletik ohartarazi dute bihar ez dutela ostegunetako azokarik egingo Orion, leku faltagatik. Atzo hasi ziren udaleko langileak herriko plaza San Pedro jaietarako prestatzen. Herriko plaza beteta dagoenetan arranpla ondoko plazan jartzen dute azoka, baina hor ere dagoeneko muntatu dituzte festetako barrakak, eta ez dago lekurik. Beraz, bihar herrian ez da egingo ostegunetako azokarik.